Maritxu Balkoi

Guatekea gaur, Lizeaga auzoa alaitzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 19a, 00:00

Eguerdiko 13:00etan hasiko da, eta 70eko hamarkadako itxuraz mozorrotuko dira. 

Konfinamendua hasi zenetik, de­netik antolatu dute Lizeaga auzoan, Madalena plazatxoaren inguruan. Eta gaurko jarri du hurrengo zita, Maritxu Balkoi Auzo Taldeak: guatekea egingo dute, 13:00etan hasita. Bideo bidez luzatu dute gonbidapena, Mr. eta Mrs. Potato protagonista direla; eta ikusgai dago, hemen:



70eko hamarkadara egingo dute atzera, eta garai hartako itxurarekin mozorrotuko dira auzotarrak. Horrela aterako dira balkoira 13:00etan, eta musikarekin berotuko dute guatekea. Ondoren, elkarrekin dantzatuko dute Boney M taldearen Daddy cool abestia, eta bideo bat grabatuko dute. Koreografia ikasteko, berriz, Youtubeko beste bideo bat ere zabaldu dute, hauxe:

 

Eta koreografia dantzatu ondoren, musika gehiago. Horretarako, abesti eskaerak bidaltzea eskatu diete auzotarrei, emailez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!