Berrogeialdi honetarako Hernaniko Udal Kiroldegiak jakinarazi du, datorren astetik aurrera, etxean ariketa fisikoa egiteko ariketen bideoak igoko ditula sarera.
Etzi, astean zehar zintzilikatuko diren bideoen programa argitaratuko dute sare sozialetan, eta Udal Kiroldegiaren asmoa da, «herritarren etxean ariketa fisikoa egiten jarraitzea». Adin eta modu desberdinetako aukerak eskaintzen dira kiroldegiko begiraleek egindako bideoetan.
Bideo hauek, sare sozialetan partekatzeaz gain, Udalaren YouTube kanalean ere egongo dira ikusgai, hemen hain zuzen: https://labur.eus/bZBku.
Astelehenean, Burua adi eta mugitu adi atala egon da ikusgai sare sozialetan, hainbat elkarrizketa daude bertan, «eta intereseko informazioa ikusi ahal izango dute herritarrek»