udal liburutegia

Lur Kortaren ipuin kontaketak, bideoz

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 16a, 00:00

Aurrez aurreko ipuin kontaketen faltan, bideo bidezkoak prestatu ditu Hernaniko Udal Liburutegiak. Izan ere, Lur Kortaren ipuin kontaketak bideoak eskainiko ditu, interneten, Hernaniko Udalaren Youtubeko kanalean.

Atzokoan, Kortak kontatu zuen Kaka putza bakarrik esaten zuen untxiaren ipuina; eta gaurtik aurrera, berriz, Nire etxea ipuinaren kontaketa izango da ikusgai. Bihar jarriko dute beste bat: Animaliak, oihaneko piztiak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!