Covid-19ari aurre egiteko ezarritako alarma egoera honetan, Hernaniko Udalak eta Berriak elkarteak elkarlanean, erosketen eskaerak etxetik egiteko ekimena jarri zuten martxan duela egun batzuk. Bertan Hernaniko hainbat dendarik eskaintzen die aukera hori herritarrei.
'gurutze-a@hernani.eus' helbidera idatzi daiteke parte hartzeko
Egunerokotasunean sortzen diren beharrei erantzun egokia eman ahal izateko, dendariren batek hasieran emandako informazioa egokitu nahi badu, mesedez, bidali dezala aldatu nahi duena (eskaera egiteko ordutegia…) gurutze-a@hernani.eus helbidera apirilaren 13ra, bihar, bitartean. Gogoratu behar da bihar dela azken eguna horretarako.
Berriak elkarteko eta Udaleko webgunean eta sare sozialetan eguneratuko da informazioa.
Era berean, orain arte parte hartzen ari ez diren dendari guztiak ekimenean parte hartzera gonbidatuta daude (Berriak elkartekoak izan ala ez). Informazio berria emateko edota ekimenean parte hartzeko izena emateko azken eguna ere bihar, apirilaren 13a, da.