Zer moduz daramakizue autobus gidariek Koronabirusak eragin duen egoera hau?
Gaizki, mundu guztiak bezala. Guretzako pentsa… plantilla erdia baino gehiago geldirik dago, beraz guretzako kalte haundia izan da. Hala ere, denok bezala, etxean gaude, berrogeialdi hau pasatzen, ahal den modu egokienean.
Zeintzuk izan dira lantokian hartutako neurriak? Nahikoak direla uste duzue?
Zerbitzuak jaitsi egin ditugu, jende kopurua ere murriztuta dago, aforua murritza da, eta jende gutxi sartzen da autobusean, hori da neurri garrantzitsu bat. Desinfektanteak ere badauzkagu, 2 metroko neurriak ere errespetatu egiten dira, beste konpainien egoerarekin bat egiten dugu. Residentziko autobusak, lineakoak, denak desinfektatzen ditugu. Azkenean hori da jarri den neurria eta betetzen saiatzen gara.
«Nire zerbitzuetan egon den jendeak betetzen ditu neurriak, hala ere oso jende gutxi dabil autobusetan, asko jaitsi da kopurua orokorrean»
Lantokiko neurriez gain, zuk lanerako pertsonalki neurri gehiago hartzen dituzu?
Bai, bakoitzak bere neurriak hartzen ditu, norberaren araberakoa da hori. Batek eskularruak jartzen ditu, baina noski, bakoitzaren ikarak dira, beldur desberdinak dauzkagu, eta ez dugu denok modu berean ikusten egoera.
Nik adibidez jendearekin hitz egiten dut, baina distantzia mantenduz. Azkenean kalean ikusten duguna ikusten da autobusetan ere. Isiltasun asko, distantziak… Egia esan oso gogorra da.
Nire lankide batzuk ere ikusi ditut eskularruekin gidatzen, beste batzuk ez… Norbere gain dago zein neurri hartu.
Gainera, plantilla erdia baino gehiago etxean dago, zerbitzua ematen oso gutxi daude, ez da lehen bezala. Orain lankideekin oso gutxi koinziditzen dugu, eta alde batera hobe da, kontaktua sahiesteko.
Nolakoa da oraingo egoera Lurraldebusen?
Oso txarra da, jendeak lan egin nahi du, gehienok daukagu buruan, zer gertatuko ote den. Azkenean gure egoera larria dela esan dezakegu. Lehenagotik ere, hainbat arazo baitauzkagu, adibidez, egin ditugun geldialdiak… gure egoera zaila da orokorrean, azkenean gure beldurrak dauzkagu. Oraingoz ERTErik ez digute sartu, eta ez du ematen sartuko digutenik egia esan, ez dut uste behintzat. Horrek lasaitzen nau alde batera.
«Nik adibidez jendearekin hitz egiten dut, baina beti distantzia mantenduz noski. Azkenean kalean ikusten duguna ikusten da autobusetan ere, eta egia esan gogorra da»
Autobusean joateko jende kopurua gutxitu egin da, neurri prebentiboak direla eta. Hau betetzen da? Zer moduz daramaki jendeak?
Bai, denetik dago, baina orokorrean betetzen da. Nire zerbitzuetan egon den jendeak betetzen du. Oso jende gutxi dabil autobusetan, jende kopurua asko jaitsi da.
Zer moduzkoa da bezeroen tratua zuekiko? Errespetatzen dira neurriak?
Jendearen tratua ona da, jendeak gainera badaki nondik sartu behar duen, nola sartu behar den, zein distantzia eduki behar duen gidariarekiko… neurriak badaude eta errespetatu egiten dira. Badaude kasuak kontrakoa direna, baina azkenean denetik dago, gehienak behintzat errespetatzen dituzte neurri prebentiboak.
«Plantilla erdia baino gehiago etxean dago, eta zerbitzua ematen oso gutxi daude, ez da lehen bezala. Oso egoera zaila da, gainera lankideekin ere gutxi koinziditzen dugu, kontaktua sahiesteko»
Zer pentsatzen duzu pasako dela hau dena lasaitzean?
Espero dut dena normaltasun batera iristea, hori nahiko nuke egia esan. Nire ikuspuntutik, kontuan eduki behar da jendea etxean dagoela, eta horrek eragin haundia daukala, azkenean autobusak oso gutxi erabiltzen dira, etxean daudelako asko, eta erabiltzen dutenek, ospitalera joateko edo lanerako izan ohi da.
Denak itzultzean, denek dirutan ordainduko dute eta hor duda daukagu. Baina hala ere, nik uste dut normaltasun batera helduko garela. Esperantza horrekin nago behintzat.