Martxan jarraitzen du Kronikako 'Koronabirusa etxetik' lehiaketak. Oraingoan, Amets Makatzaga Agirre gaztea animatu da, gainontzeko herritarrei berrogeialdia arintzeko bertsoa botatzera, Kronikak larunbateko denborapasen artean jarritako oinetik abiatuta: 'Ama lurra edertu da azken astean' hasierarekin:
Ama lurra edertu da azken astean
birus txikiak denon geldiaraztean
kuku-kuku jotzen ariko zera bat eta bestean
guk entzungo zaitugu ertetzen hastean
Lehiaketarako proposamenak, whatsappez
Kronika bere webguneko Koronabirusa etxetik izeneko atalean ari da herritarrek bidalitako proposamenak biltzen. Berrogeialdiak iraun bitartean herritarrek egiten dituzten ekintzen berri edota herritarrek gainontzekoei proposatzen dizkieten ekintza eta erronken berri jasotzen ari da bertan, eta berrogeialdia bukatzean, gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango da.
Proposamenak whatsapp bidez bidali daitezke zenbaki honetara: 688 660 714.