Covid-19 dela eta, ezarrita dagoen alarmak irauten duen bitartean, udal liburutegiko buzoia ez erabiltzeko eskaera luzatu du udalak. Maileguan dauden liburutegiak edo DVDak, itzultzeko aukera izango dela adierazi dute, «berriro irekitzen denean aukera egongo da materiala itzultzeko eta hartzeko». Horrez gain gogorarazi nahi dute, epe administratibo guztiak etenda daudela.