Maritxu Balkoi eguna ospatu zuten igandean, Lizeaga auzoko Madalena plazatxoan. Dotore jantzita atera ziren denak balkoira, eta festa egin zuten.
Bingoan aritu ziren, bozgorailuetatik zenbakiak esanez, eta oihuka kantatu zuten linea! edo bingo!
Eta musikarik ere ez zen faltatu, noski! Txaranga doinu alaiei, dantzarako aproposagoak ziren abestiek hartu zieten erreleboa, eta nor bere balkoitik, animatu zen gorputza mugitzera!