Udala

Materiala jaso du Udalak, langileak babestu eta zerbitzuak indartzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 6a, 00:00

Kale garbiketarako 600 litro sodio hipoklorito jaso ditu Udalak.

Electroquímica Hernani eta Adarra industria hornitzaileak lagundu dute, besteak beste. Hondakin bilketara, kale garbiketara eta adinekoen egoitzara bideratu da.

«Ez  ohiko beharrak sortu dira Udaldean», azken aste hauetan bizi dugun «egoera larria dela-eta». Gauzak horrela, «babesteko materiala ezinbestekoa» dela adierazi du Udalak, «udal langileek behar horiek segurtasunez bete ahal izateko».

Hori horrela, eskerrak eman ditu materiala jaso duelako.

Maskarak eta sodio hipokloritoa, hiru zerbitzu indartzeko
«Eskaera izugarri haunditu dela-eta, ez da betere erraza langileak babesteko behar diren ekipo guztiak lortzea», adierazi du. Horregatik, eskerrak eman dizkie laguntza eman dioten enpresei.

«Herriko zenbait enpresatara jo zuen Udalak material bila, eta Electroquímica de Hernani enpresak babesteko 700 maskara eman dizkio Udalari. Horrez gain, kaleko desinfekzioa egiteko erabiltzen den 600 litro sodio hipokloritorekin ere hornitu du Udala».

Bestalde, «Adarra industria hornitzaileak, haiek ere babesteko materialaren eskaera egin behar zutela aprobetxatuta, eskaera bateratua egitea eskaini zion Udalari, materiala errazago eta bizkorrago eskuratzeko».

Material hori guztia «behar den zerbitzuetara bideratzen» ari dela argitu du Udalak. «Bereziki, adinekoen egoitzara, hondakinen bilketara eta kale garbiketara».

Konposterako etxoletan, lan gehiago
Hain zuzen, Udalak azaldu du lorezaintza arloko lanak egiteko kontratatutako Goroldi enpresak «oinarrizko zerbitzuak soilik» egingo dituela aurrerantzean, besteak bertan behera utzita; hondakin organiko gehiago sortzen ari denez, eta konposterako etxolak azkarragao betetzen direnez, lan-talde hori indartu da. «Bost langile ari dira astean bi egunez, etxolak husten, bolteatzen, egituratzailea botatzen eta desinfektatzen».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!