Asko dira Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko ezarritako berrogeialdia arintzeko hainbat ekimen egiten ari direnak. Hernaniko Txantxilla auzoan iluntzero elkartzen dira bizilagunak balkoietan, 20:00etan, txalo egin eta elkarrekin musikaz gozatzeko.
Azken proposamena, Haritz Ezeiza Zabala txistulariak egin du. Hainbat pelikula ezagunetako soinu banden doinuak jo zituen, bizilagunek zein pelikuletako kantua zen asma zezaten. Hasieran, doinuaren zati txiki bat jotzen zuen, eta inork asmatzen ez bazuen, luzexeago ekiten zion. Dena den, pelikula zale amorratu asko dagoela nabari zen, aureneko hiruzpalau nota entzunda nahikoa izan baitzuen batek baino gehiagok, zein pelikuletako kantua zen asmatzeko!
Eta zuek, asmatuko ote duzue?