PSE-EE

«Birusa garaitzeko konpromezua eskertzen diegu hernaniarrei»

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 4a, 00:00

Ricardo Crespo Hernaniko PSE-EEko bozeramaileak dio eredugarria dela herritar gehienak COVID-19aren aurrean duten jarrera.

Ricardo Crespo udal talde sozialistako bozeramailearen esanetan, «eredugarria» da hernaniar gehienak Covid-19ko osasun larrialdia dela-eta konfinamendua jarraitzen ari diren modua. Cresporen hitzetan, «Jarrera horrekin normaltasuna lehenago berreskuratuko da».
 Aldi berean, talde sozialistak eskerrak eman nahi izan dizkie birusaren aurkako zuzeneko borrokan parte hartu duten sektore guztiei, «osasun-langileei, garbiketako langileei, segurtasun-indarrei, elikadura- eta hornikuntza-indarrei, lagun egiteari eta abarri, baina bereziki Hernanin lan egiten duten zerbitzuei, lanean jarraitzen duten udaleko langileei, bide-garbiketako zerbitzuei, desinfekzio-lanak egin dituztenei, hondakinen bilketari, udaltzaingoari, zaharren egoitzari...  baita jardunean jarraitzen duten langileei eta bolondresei ere bai».
 Era berean PSE-EEk dio eskertzekoa dela, «balkoietatik  egiten ari diren omenaldiak egunak joan eta egunak etorri; izan ere, horien erakusle nagusiak dira segurtasun-indarrak eta osasun-langileak. Horiek gabe ezinezkoa izango litzateke birusa garaitzea». 

«Eskertza Udal zuzendaritza politikoari»
Bozeramaile sozialistak, era berean, eskerrak eman nahi izan dizkie udal zuzendaritza politikoari, gainerako talde politikoei hartutako neurrien berri eman izanagatik. «Alderdi Sozialistatik laguntza emango diogu egoera zail honetan, eta beharrezko erabakiak hartzen ari dira». 
Horrela, alkatearekin izan dituzten bileretan udal langileen egoeraz arduratu dira, duten prebentzio-ekipamenduaz galdetuta, adinekoen egoeraz zaharren egoitzan eta haien etxeetan, eta desinfekzioak ere proposatuz prentsa oharrean azaldu dutenez.

«Pandemia amaitzeko babes osoa hartzen diren neurriei»
PSE-EEtik azaltzen dutenez, joan den martxoaren 17an, alarma dekretua eman eta hiru egunera, alkateari proposatu zioten neurri ekonomikoak hartzea garai honetan langileek eta autonomoek jasan zezaketen egoera arintzeko. 
Bukatzeko Hernaniko alderdi sozialistak «pandemia amaitzeko hartzen diren neurriei bere babes osoa modu leialean erakusten jarraituko du, egoera honek herritar guztiei eragiten dielako, baldintza partikularra axola gabe». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!