CD Hernani

Gorka Kijera gaur, 'Gure artean ibiliak' saioan

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 1a, 08:28

'Gure artean ibiliak' saioa estreinatuko du gaur CD Hernanik, 20:00etan. Gorka Kijera futbolaria izango da aurreneko elkarrizketatua.

Konfinamendu egoera honetan etxean geratzeko gomendioari eutsiz, egonaldi hori arintzeko hainbat proposamen egiten ari da CD Hernani futbol elkartea. Gaurkoan, Gure artean ibiliak elkarrizketa saioa estreinatuko du. Streaming bidez, online ikusi ahal izango da saioa, 20:00etan.

Kijera, aurreneko elkarrizketatua
Gaurko saioa ikusteko, interneteko twitch.tv/cdhernani helbidean sartu behar da, ordenagailu bidez edo mugikor, tablet edo internetera sarbidea duen bestelako edozein gailuren bidez. 

Aurreneko elkarrizketatua Gorka Kijera Salaberria futbolaria izango da. Mirandes taldeko kapitaina da hernaniarra, eta Realaren kontra aritu da, Kopako finalerdietan.

Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!