Martxan jarraitzen du Kronikako 'Koronabirusa etxetik' lehiaketak. Oraingoan, Xabier Abril gaztea animatu da, gainontzeko herritarrei berrogeialdia arintzeko bertsoa botatzera, Kronikak larunbateko denborapasen artean jarritako oinetik abiatuta. Zortziko txikian, nahi diren doinuarekin bidali daitezke proposamenak, 'Ama lurra edertu da azken astean' hasierarekin:
Ama lurra edertu
da azken astean
ta gu ezin zapaldu
itxita etxean
birus txikiak jarri
du lurra airean
ea abesten dugun
onena amaieran
Lehiaketarako proposamenak, whatsappez
Kronika bere webguneko Koronabirusa etxetik izeneko atalean ari da herritarrek bidalitako proposamenak biltzen. Berrogeialdiak iraun bitartean herritarrek egiten dituzten ekintzen berri edota herritarrek gainontzekoei proposatzen dizkieten ekintza eta erronken berri jasotzen ari da bertan, eta berrogeialdia bukatzean, gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango da.
Proposamenak whatsapp bidez bidali daitezke zenbaki honetara: 688 660 714.