EAJ-PNV

«Ezberdinen arteko elkartasunaren eta babesaren garaia da»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 00:00

EAJko ordezkariak.

Hernaniko EAJ-PNVk dio erakundeei babesa emateko garaia dela eta «Gobernu taldearen esanetara gaude behar duenarentzat».

Astebetez etxean sartuta egon ondoren, EAJ-PNVk hernaniarrei «eutsi, lagundu eta ezarritako jarraibideak betetzen jarraitzeko gogo haundia» helarazi nahi die. «Egia da egoera oso larria dela baina ziur gaude behin krisi hau amaituta, elkartuago eta indartsuago aterako garela». Andoni Amonarraizek positiboa izan nahi du, eta bere ustez, «erakundeei babesa emateko unea da eta gu gobernu taldearen esanetara gaude behar duenarentzat. Dagoeneko gure bizilagunei eragiten ari zaizkien arazo ekonomikoak arintzera zuzendutako proposamenak egin ditugu, uste baitugu EH-Bilduk, Orain Hernani edo PSEk proposatzen dituztenak osatzeko balioko dutela. Beti ekarpena egin behar da, eta une kritiko hauetan, askoz gehiago».

«Animo eta besarkada herritarrei»
Amaitzeko, EAJ-PNVko bozeramaileak nahi du hernaniar guztiek senti dezatela «hemen gaudela eusten jarraitzeko laguntzeko eta animatzeko, eta guk lan egingo dugula COVID-19ko pandemiak gure herrian eragiten dituen ondorio negatiboak gutxitzen saiatzeko. Eskerrik asko, animo eta besarkada bero bat hernaniar guztioi».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!