EROSKETAK

Ilara luzeak, supermerkatuen kanpoaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 28a, 00:00

Ez Hernanin bakarrik, eta ez egun jakin batean. Ohikoak ari dira izaten, Hernanin zein Astigarragan, eta baita beste herri askotan ere, supermerkatuen kanpoaldean osatzen diren ilara luzeak. Jende kopuru jakin bat soilik egon daiteke barruan aldi berean, eta gainerakoek, kanpoan egon behar dute zain, metro eta erdiko tartea utzita. Argazkikoa, Zinkoeneako Eroskiko ilara da, supermerkatuko atarian hasi eta dagoeneko Antziolan sartzen hasi dena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!