Xabier Lertxundi Asteasuinzarrak, Hernaniko alkateak, herritarrei azaldu nahi izan die, zein diren Udalak hartu dituen neurri sozialak, COVID-19a dela eta sortzen ari diren egoera zailei aurre egiteko. Larrialdi egoerei aurre egiteko baliabideak haunditu ditu Udalak, eta deia luzatu die oinarrizko beharrak kubritu ezin dituzten pertsonei, Zerbitzu Sozialetara joan daitezen.