«Apirilean egin behar ziren bidaiak udazkenera edo atzeratzea da gure gomendioa»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 25a, 00:00

Hernani Bidaiak agentzia telefonoz eta ateak itxita ari da lanean. «Egunez egun goaz orain ditugun konpromezuei irtenbidea emanez».

COVID-19aren pandemiak eragin zuzena du bidaietan eta pertsonen mugimenduetan alarma egoeran. Mugen itxierak ere eragina du. Momentu honetan Hernani Bidaiak agentziak lanean jarraitzen du baina ez jendearen aurrean. «Ateak itxi ditugu eta telefonoz ari gara lanean barruan, baina ez aurrez aurre» dio Begoña Lujanbio agentziko arduradunak.

Bezeroekin harremanetan daude. «Azken egunetan egoera oso aldakorra da. Gu saiatzen gara bidaiak ezeztatu beharrean, fetxaz aldatzen. Kasu batzuetan hori posible da eta besteetan ez» dio Begoña Lujanbiok.

 

«Aste Santuko bidaiak aldatzen ari da jandea»

Esperantza da Aste Santuko denboraldia udazkenera igarotzea. Aste gutxi geratzen da Aste Santurako eta badirudi aurtengo bidaiak bertan behera geratuko direla. «Momentuz egunez egun goaz eta ari gara martxoarekin, hilabete honetan ditugun konpromezuekin. Egia da Aste Santurako jadanik ezin dela Estatu Batuetara bidaiatu, 30 egunez Europar Batasuneko herrialdeekin hegaldiak debekatu ditu. Estatu Batuetako eta beste bidai batzuk ere ezeztatu dira oso gertu daudelako, baina gure aldetik, hegazkin konpainiak eta hotelak egunez egun goaz. Ezin da aurreikuspenik egin».

 

Maiatza eta ekaina oraingoz normal

Agentzien esperantza da egoera aldatzea eta ea jendeak opor horiek egutegian aldatzen dituen eta ez bertan behera utzi. «Opor horiek ea beste garai batera pasatzen diren. Hortan ari gara lanean». Jende asko ari da bidaiak eta oporrak atzeratzen.

Hala ere hemendik bi hilabeterako bidaiak ez dira mugitu. «Maiatzeko eta ekaineko bidaiak jendeak ez ditu ezeztatu eta aurrera doaz oraingoz. Martxoarekin ari gara lanean eta apirilean Italia eta Estatu Batuetara iragarrita zeuden bidaien etenarekin».

Begoña Lujanbiok helarazi nahi duen mezua argia da. «Aste Santurako ez dira gauzak aldatu, baina gure gomendioa da bidaiak egutegian aldatzeko eta orain egin behar ziren bidaiak udazkenera pasatzea egutegian».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!