Asko dira Koronabirusaren eraginez ezarri den berrogeialdia arintzeko musikara jo dutenak. Txantxilla auzoan, ohikoa bihurtu da iluntzero, 20:00etan, bizilagun guztiak balkoietan bat egin eta kontzertuak ematea: txistua, gitarra eta ahotsa, saxofoia, trikitixa, txalaparta, biolina, alboka... Denetik entzun da orain arte!
Lehiaketa, Kronikak
Gogoratu, Koronabirusaren hedapena gerarazteko herri-ekimenen berri jasotzen ari dela Kronika. Ekimen horiek grabatu eta Kronikako telefono mugikorrera bidali daitezke. Era berean, gainontzeko herritarrei erronkak botatzeko aukera ere badago. Grabatu bideoa eta bidali: 688 660 714.
Jasotako proposamen guztiekin lehiaketa egingo da, berrogeialdia bukatzean. Herritarrek bozkatu ahal izango dute gehien gustatu zaien proposamen edo erronkaren alde. Bideo guztiak www.kronika.eus webguneko 'Koronabirusa etxetik' kanalean ikusi daitezke.