Diana txistulari batek balkoitik, Lizeaga auzoan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 22a, 10:01

Asko dira Koronabirusaren eraginez ezarri den berrogeialdia arintzeko musikara jo dutenak. Lizeaga auzoan diana jo du txistulari batek.

Gogoratu, Koronabirusaren hedapena gerarazteko herri-ekimenen berri jasotzen ari dela Kronika. Ekimen horiek grabatu eta Kronikako telefono mugikorrera bidali daitezke. Era berean, gainontzeko herritarrei erronkak botatzeko aukera ere badago. Grabatu bideoa eta bidali: 688 660 714.

Jasotako proposamen guztiekin lehiaketa egingo da, berrogeialdia bukatzean. Herritarrek bozkatu ahal izango dute gehien gustatu zaien proposamen edo erronkaren alde.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!