KRONIKA

Bizilagunak egunean jartzen, Kronika irakurriz

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 21a, 00:00

Kronika irakurtzen dio bizilagunak, bizilagunari.

Covid-19ak eragindako egoera honen aurrean ere, Kronika buru belarri ari da, herritarrei herriko txokoetako albiste, emaitza eta bitxikerien berri ematen. Eta Kronika irakurktzeko aukera ez dutenek, behar bada, inguruko bizilagun batek irakur diezaioke; argazkian agertzen den  gizonaren moduan, herrian zer gertatzen den ari zaio kontatzen, bizilagunari. Beraz, herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Kronikak, «eskerrik asko egunero irakurtzen gaituzuenoi». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!