Argazki lehiaketa, denbora pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 21a, 00:00

Alarma egoera honen aurrean, etxetik atera ezin denez, Hernaniko Gaztelekuak, argazki lehiaketa jarri du martxan, instagram bidez, eta animatzeko deia egin dute. Horrez gain, Gaztelekuari buruz gazteek duten iritzia biltzeko inkesta oraindik martxan da, https://labur.eus/94edc linkean sartu, eta «parte hartu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!