Urbieta kalean egin ohi den azoka bertan behera geratu da Udalak gaur bertan adierazi duenez. Hasiera batean 12 postu neurri bereziekin jartzekoan ziren, baina azkenean ez dira jarriko zuzengunean.
Bestetik, Covid-19a dela eta, neurriak hartuko dira hondakinen bilketan. Hondakinen gaikako bilketa, ohiko moduan egingo da, baina Koronabirusak kutsatuta edota berrogeialdian dauden herritarrek, jakinarazi behar diote Udalari, «etxebizitza horretako hondakinak modu berezi batean jaso behar direlako».
Kutsatuta egonez gero, deitu
Kasu horietako bat izanez gero, 943 54 30 16 edo 668 841 774 telefono zenbakietara deitu, eta bertan azalduko zaizkizue eman beharreko pausuak.