Mendirik Mendi, elkarlanean

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 18a, 16:11

Karobieta Pictures 2020ren proposamena jaso du Kronikak, Koronabirusa dela-eta ezarritako berrogeialdia arintzen laguntzeko. Hainbat musikari lanean jarri ditu Pacheco familaik.

Koronabirusari aurre egiteko ezarritako berrogeialdia arintzeko edo nola pasa gomendatzeko proposamenak bidali ditzakete herritarrek, eta jasotzen diren guztien artean lehiaketa jarriko da martxan aurrerago, herritarrek aukeratu dezaten zein proposamen izan duten gustokoen.

Oraingoan, Pacheco familiak martxan jarritako proposamena jaso du Kronikak; zehazki, Karobieta Pictures 2020ek ekoitzitako musika-bideoa. Hernaniko martxa ezaguna, Mendirik Mendi jotzen jarri ditu hainbat musikari, nor bere etxean, eta bideo polit bat osatu du, «jendea alaitzeko», Jorge Pachecok berak aitortu bezala.

Erlazionatuak

Lehiaketa, herritarren proposamenekin

Kronika - Erredakzioa 2020 mar 18 Urumea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!