Bertan behera Doberaren egitasmoak, Covid-19 dela eta

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 16a, 00:00

Koronabirusak eragindako osasun egoera larrialdi honen aurrean, Doberak, bertan behera utzi ditu ikasturtean zehar egingo zituen egitasmo eta datozen egunetarako ekintzak.

Koronabirusak eragindako kalte edo osasun egoera larriaren aurrean, Doberak prebentzio neurriak hartu ditu, birusaren hedapena murrizteko eta osasun zerbitzuak gainezka ez egiteko asmotan. Hori horrela, Doberak bertan behera utzi ditu ikasturtean zehar antolatutako egitasmoak, eta datozen egunetan egingo ziren ekintzak, hala nola, Laburbira, «martxoaren 25ean egingo zena», eta mintzapraktikako partehartzaileekin triki-pintxopotea, «martxoaren 26an egingo zena».
Doberak, prebentzio neurri hauek hartu baditu ere, langileak lanean jarraituko dutela azpimarratu nahi zian dute, honakoa adieraziz «edozer gauza behar izanez gero, jarri gurekin kontaktuan edo harremanetan». Telefonoz deitu daiteke, 943 332 799 zenbakira deituz, edo email bat idatziz, dobera@dobera.eus helbidera. 

Hainbat aspektu sarituko dira; bertsorik sakonena, poetikoena...

Bota Bertsoa! lehiaketa
Bota Bertsoa! bertso paperen lehiaketa txikia antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Iraulio Panttalone Bertso Kabiyakin elkarlanean. Oraingoa, VI. edizioa da. Eta lehiaketan parte hartzeko aukera egongo da martxoaren 22ra arte. Hala ere, emailez egin beharko da, Koronabirusak sortutako egoera dela eta, prebentzio neurri gisa, Doberak erabaki du, emailez hartu daitekeela parte.  
Bertso Eskolak erabakiko du bertso saridunak zein izango diren. Beti bezala, hainbat aspektu sarituko dira: bertsorik sakonena, umoretsuena, poetikoena, teknikoena, morbosoena... Eta saridunen artean, sagardogileek emandako opariak banatuko dira; otorduak, sagardo kaxak...  

Doberarekin harremanetan jartzeko, deitu 943 332 799 zenbakira edo idatzi dobera@dobera.eus helbidera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!