Udal zerbitzu gehiago itxiko dira, haien artean jangela soziala. Horrez gain, hainbat aldaketa egon dira, izan ere, eguneko zentroko eta jangela sozialeko erabiltzaileak babesgabe ez uztearren, otorduak etxeetara eramateko aukera eskainiko diete Udal Zerbitzu Sozialek.
Mantentzen diren zerbitzuetan, murrizketak
Ohiko ordutegiarekin mantentzen da baina modu presentzialean soilik bideratuko dira ezinbestekoak diren tramiteak. Herritarrei
eskatzen zaie, mesedez, zerbitzu hori soilik derrigorrezkoa denean erabiltzeko. Udaletxean eskaintzen zaien beste zerbitzuen kasuan,
irizpide berak erabiltzea gomendatzen du Udalak (soilik ezinbestekoa denean eta aurretik telefonoz deituta).
Egoera hain aldakorra denez, aldaketak etengabekoak dira. Hori dela eta, herritarrei jakinarazten zaie informazio eguneratua www.hernani.eus webgunean eta twitter sare sozialaren bidez (@hernanikoudala) jaso dezakeela.