Azken orduko erabakiaren berri eman du Udalak 20:00ak inguruan: adinekoen egoitza eta eguneko zentroa itxita egongo dira bihartik aurrera. Hau da, eguneko zentroa itxita egongo da, eta adinekoen egoitzan ezingo dira bisitak egin. «Kolektibo zaurgarriena izanik, beraiek babesteko neurriak zorroztu dira», azaldu du Udalak.