Tokikom Sariak

Tokikom Sarietan finalista, Kronika

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 24a, 00:00

Enobieta erreka agerian geratu da hustutako urtegiaren buztanean.

Edukirik onenaren kategorian izan da finalista ‘Urik gabeko urtegi, orain laborategi’ erreportajeari esker. Azaroaren 15ean banatuko dituzte sariak, Basauriko Ibaigane kultur etxean.

tokikom Sarietan finalista izan da Kronika, Urik gabeko ur­tegi, orain laborategi erre­por­tajeari esker; Ar­ti­kutza ur­tegiaren hustuketa-la­nak di­re­la-eta 2019ko mar­txoan ar­gi­taratua.

Hain zuzen, edukirik one­na kate­gorian hautatu­tako hiruetako bat izan da. Kro­ni­karen erreportajearekin ba­te­ra, fina­listak dira: Guaixeren 1918ko do­lu egunak, eta Uz­ta­rriaren He­riotza parez pare.

Sari-banaketa Basaurin, azaroaren 15ean
Kategoria honetaz gain, beste bi ere izango dira jokoan: aza­lik onenarena eta ikus-entzu­nezkorik onenarena.

Azaroaren 15ean emango dute hiru kategoriatako sari­du­nen berri Basau­riko Ibai­ga­ne kultur etxean egingo den ekitaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!