Erreportajeak

Emakume bertsolarien bizipenak irakurgai

Kronika - Erredakzioa 2019ko uzt. 1a, 02:00

Pasa den astean Donostian aur­keztu zen Female Im­pro­visational Poets liburua eta aur­­­kez­peneko pro­tagonis­te­tako bi Iñaki Arrieta histo­ri­a­lari hernaniarra eta Maialen Lujanbio bertsolari herna­nia­rra izan ziren, biak ere gela­kideak Urumea Ikastolan eta Hernaniko Institutuan.

Nevadako Unibertsitateak argitaratu du ingelesez ema­kume bertsolarien inguruko iker­keta liburua. Xabier Irujok eta Iñaki Arrietak koor­di­na­tu­ta, hainbat bertsolari eta his­torialariren testuak bil­tzen ditu. Bertan jasotzen dira ema­­­kume bertsolarien ekar­penak gaiaren inguruan, baita hainbat ikertzailerenak. Mai­a­len Lujanbiok bere apor­ta­zioa eta tartea du liburuan. Iña­ki Arrieta Re­no­ko Uniber­tsi­ta­teko Euskal Li­bu­rutegiko zuzen­daria da


Center for Basque Studiesen webgunean eta Amazonen aurki daiteke

Female Improvisational Poets. Challenges and Achievements in the Twentieth Century  da liburuaren izenburu osoa eta Center for Basque Studiesen web gunean edo Amazonen aurki daiteke, Amerika, Erre­suma Batua eta Europa oso­rako banaketarekin. 

Argitalpen aitzindari eta aberats honek bere garrantzia badu, mota honetako lehen obra izateaz gain, hamar bat bertsolari eta historialarik ?ge­­hi­enak emakumezkoak- egin­­dako azterketa, testi­gan­tza eta ekarpenengatik. Bes­teak beste, Maialen Lujanbio, Mi­ren Artetxe, Oihana Igua­ran, Jone Miren Hernández, Carolina Dufurrena edo Joseba Zulaika daude bertan.


Iturburua, pasa den urteko Elcon egin zen kongresua

Liburuaren iturburua Ame­riketako Estatu Batuetako Ne­vadan, Elcon eginiko kongresu «polit eta oso berezi» batean datza. Bertsolaritzaren ingu­rukoa zen, baina herrialdeko country poesiaren urteroko sesio «oso aktibo» baten bar­nean, Xabier Irujo historialari eta koordinatzaileak dioenez. «Milaka bakero» bildu ziren jardunaldi hauen ostean gor­puztu zen obra, «900 ikusleko bertsolari-saio bat eta guzti». 

Bertan aurkitu ziren Maia­len Lujanbio eta Iñaki Arrieta hernaniarrak. Aspal­diko eza­gu­nak ezustekoa izan zen Lujanbiorentzat Arrieta­rekin aurkitzea, baina  etorri den ondorioa oparoa da dudarik gabe.


Zein arazo izan diren berdintasunaren eta eskubideen garapenean

Testuinguruaz gain, landu­tako gaiaren garrantzia ere azpimarratu behar da: «Ber­tsolaritzaren munduaren ga­rrantzia emakumearen ber­din­tasunaren eta eskubideen gara­penaren inguruan», azal­du du Irujok. Izan ere, libu­ruan hainbat ikuspegitatik az­tertzen baita lehen mun­duan oro har eta euskal jen­dartean zehazki «zeintzuk izan diren arazoak» emaku­mearen esku­bideak erdiesteko, berdin­tasun osora heltzeko.

Egile gehi­e­nak ema­ku­me­ak dira, lehen pertsonan idatzi baitute era akademiko batez, prozesuaren beraren prota­gonista izan direlako. Zuze­nean hori bizi izan duten ber­tsolariak baitira egileak, bes­teak beste, Maia­len Lujanbio, Miren Artetxe eta Oihana Igu­aran. Azken biok dok­torautza-tesi bana izkiri­a­tzen ari dira.

Lujanbiok berak liburuaren atal bat idatzi du As the Tree Grows, the Bark Cracks dei­turikoa. Bertan, bere ikus­pegitik, bertsolaritzaren azken 40 urteak aztertu ditu bi ele­men­tuen inguruan haus­nar­tuz: bertso-eskola eta ema­kumeen sarrera bertso plazan.

Zazpi ataletan bertsolari emakumeen eskubideen al­deko borroka eta erronkak az­tertzen dira; beste bi, country poesiari eskainita daude. «Eus­kal kulturak ematen di­tuen espresioak, nolabait, ber­takoekin lotzea nahi genuen», azaltzen du Arrietak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!