Elkarrizketak

Goizetik Hernaniko Txistulari Bandak zuzendari berria du

Erabiltzailearen aurpegia

EGILEA: LIBE MURUA MASID

Goizetik Txistulari Bandaren zuzendari­tza aldaketa ez zen egun batetik bestera eman. Patxi Apezetxeak aza­l­du duenez, berak luzatu zuen aldaketa egi­teko proposamena, eta denen artean adostu ondoren hartu zen erabakia. Zu­zendari kargua ideia berriak izango zi­tuen pertsona gazteago batek bete be­har zuen, eta Ruth Martin aukeratu zu­ten lan horretarako. Apezetxeak dio mu­­sika aldetik bera baino jantziagoa de­­la Martin, eta ideia berriak azkar sor­tzen zaizkiola; beraz, kargurako prest ikus­ten du, eta Goizetik Txistulari Ban­dak bera­rekin gora egingo duela aitortu du.

Txistua hartu eta kalera

Apezetxeak eta Martinek, biek dute ibilbide  luzea txistuaren munduan, bai­­­na bideak ezberdinak izan dira. Apeze­txearen kasuan, behar batetik sortu zen txistulari izatea, ez afizioagatik. Izan ere, 1960ko hamarkadan dantza tal­­d­e bat sortu zen Hernanin, eta haien ar­­tean zegoen Apezetxea. Taldean, or­de­­a, ez zuten txistularirik, eta dantza e­gin nahi zuten bakoitzean laguntza es­ke ibili behar zuten. Hori dela eta, az­ke­ne­an, Apezetxeak berak eman zuen txis­tu­­a jotzen ikasteko pausua. Horrela ha­si zen Apezetxea txistuarekin kon­tak­tu­­a izaten.  

Martin, ordea, gazteagoa da, eta bere kasua ezberdina da. Bera musika ikas­ten hasi zenean, orain dela 40 urte, ez zegoen musika eskolarik Hernanin, eta instrumentu bat jotzen ikasteko bi aukera besterik ez zeuden: txistua edo akordeoia. Martin bi instrumentuak ikas­ten hasi zen, baina urteek aurrera egin ahala, txistua jotzen ibiltzeak kon­promisoak ekartzen zituela kon­tuan hartuta (kalejirak, erregeak?), akor­deoia alde batera utzi eta txis­tu­arekin jarraitu zuen. 

Martinek dio, ga­rai haietan musika eskola bat izan ba­litz herrian, egun da­goen aukera guz­tiarekin, agian ez lu­ke­la txistua au­keratuko, ala bai. Baina ga­rai haietan he­rri mailan musika mun­du­an ja­rraitzeko bi aukera horiek bes­terik ez zeudenez, bide batetik edo bes­tetik joan behar zen. «Donostiara joa­teko au­kera ere bazegoen, baina hori des­ber­di­na zen», azaldu du Martinek. 

Baina gauza batean bat etorri dira bi­ak; zehazki, beraien lehenengo ema­nal­­dia txistulari moduan ea gogoratzen zu­­ten galdetzean, bien erantzuna ber­di­na izan da: kalean. Gauza batean edo bes­­tean izan, baina beti kalean ibiltzen zi­­rela azpimarratu du Martinek; pro­ze­sioak, errege desfileak, San Joanak, San Isidro, Santa Zezilia, baina beti ka­lean izaten ziren emalnaldiak. Martinek dio orduak eta orduak pasa dituztela ka­lean: «ikaragarrizko hotzak pasata ga­u­de, euria, ibilbide luzeak, orduak eta or­­du­­ak».  Emanaldi guztiak kalean iza­ten zi­­ren, txistua hartu eta kalera. Or­du­an ez zen kontzerturik ematen, be­raien jar­­­duna igande goizetan diana jo­tzea eta,­ aipatu bezala, herriko ekin­tze­tan par­te­ hartzea izaten zen.  

Goizetik taldearen sorrera

1964 urtean bi edo hiru txistulari bes­terik ez zeuden herrian, haien artean Ape­­­­zetxea. Aurrerago musika eskola sor­­­­­tu zen, eta handik ateratzen ziren zen­­­bait ikasle taldera batzen ziren. «Ba­tzu­ek urtebete edo bi pasa eta hanka egi­ten zuten; besteek, ordea, jarraitzen zu­­ten, Ruthen kasuan bezala, eta ban­dan dauden gehienen gisan», dio Ape­ze­­txeak. 

Urte batzuk aurrera, zehazki 2006an, txistulari taldeak emanaldiak egiteko Udalarekin zituen akordioei ofizi­alt­a­su­na eman behar zitzaien, eta horre­tara­ko elkarte bat sortzea proposatu zie­ten. Hala sortu zen Goizetik Her­naniko Txistulari Banda. Akordioaren bitartez, gaur egun, txistulariak talde bezala aitortuta daude, eta Udalak txistulariak behar dituenean, Goizetikek betetzen ditu txistulari lan horiek. Ho­rretaz gain, talde bezala beraien kontzertuak eta emanaldiak ere anto­latzen dituzte. 

Gaur egun, Goizetik 8 kidek osatzen dute: bi txistu lehenek, bi txistu bi­garrenek, bi silbotek eta bi perku­si­o­nis­tek. Astean behin elkartzen dira en­tse­atzeko; hala ere, egoera bere­zi­etan, esa­terako San Joanetan, bi en­tsegu egi­ten dituzte. Igandero diana jo­tzen dute kax­­koan barrena, eta igan­dekoaz gain, esan be­zala, herriko ekin­tze­tan zein kan­potik deitzen dieten eman­­aldietan par­te hartzen dute. 

Urteak pasa diren arren, ilusio ber­dinarekin jarraitzen dutela adierazi du Martinek: «Txistulari sena man­ten­tzen dugu. Deitzen gaituzten aldiro, ez dugu eztabaidatzen, prest gaude, ho­rre­ta­rako gaude, eta hau Patxik trans­mi­titu duen gauzetako bat da».

Etorkizuna 

Etorkizunaz galdetzean, Martinek dio ez duela programa berezirik baina bere helburu nagusia taldeko rollo on hori mantentzea eta txistuaz gozatzen ja­rraitzea dela esan du: «Ez dut pro­grama berezi bat, baina nire helburua txis­tua jo­tzen gozatzen jarraitzeko mo­du be­rriak aurkitzea izango da, orain arte dau­kagun jotzeko ilusioa man­tentzea». 

Apezetxeak, berriz, aldaketaren on­doren taldea uzteko asmoa zuen, baina taldekideek animatu ostean, ban­dan jarraitzea erabaki du, osasunak uz­ten dion bitartean. «Bandan jarraituko dut ha­uspoa dudan bitartean, oso gus­tura nago taldean», azaldu du.  

Martinek, Apezetxeak gaur egun arte egindako lana azpimarratzen du; izan ere, izugarrizko errekuperazio eta do­ku­mentazio lana  du egina. «Lehen ia guz­­tia buruz egiten zen partitura gabe eta egun dena digitalizatuta dago eta hau­ Patxiri esker izan da. Behin hori de­na edukita, errazagoa izango da nire la­na», azaldu du Martinek. 

Hernani eta Txistua, Apezetxearen liburua

Hernaniko Udalak 1990 urtean le­hi­a­keta bat antolatu zuen, eta bertara aur­kez­tu zen Apezetxea. 1530 urtetik gaur egun arte txistuari buruzko datuak ja­sotzen dituen lana aurkeztu zuen, eta au­­rre­neko saria eman zioten. Le­hia­ketaren oinarrietako bat zen, le­he­nen­go saria jasotzen zuenaren lana ar­gita­ratzeko eskubidea izango zuela Her­na­niko Udalak, eta hala izan zen. 

Bi ur­te­ta­ra, Kutxak ere argitaratu zuen Ape­ze­tx­e­a­ren lana, eta azkenean liburu for­ma­tua jaso zuen. 2009an Xala­parta El­karteak Hernaniar Bikaina izen­datu zu­­en Apezetxea, liburuan buru­tu­ta­ko la­­naz gain, urte luzeetan txistulari mo­du­an egindako ibilbidea aitortuz.   

Txistuak merezi duen lekua

Martinen iritziz, egunerokotasuna apur­­­­­tzeko modu bat da txistua jotzea: «ni­­retzat txistua jotzea egun­ero­ko­tasunarekin hausteko momentu bat da, asko gozatzen dena, burua horretan du­zulako, eta beste guztia ahaztu egiten duzulako». 

Bestalde, txistua oraindik guztiz garatuta eta guztiz deskubrituta ez da­goen instrumentu bat dela dio: «ez dago des­kubrituta duen potentzial guztia eta lan horretan jarraitzeak beste plazer txi­ki bat ematen du». Gainera, txistua jotzea Euskal Herriarekin duen kon­promiso bat dela dio Martinek; izan ere, gure kultura eta historia erakusteko mo­du bat ere bada txistua, eta hortaz ha­rro dela azaldu du. 

Orain dela urte gutxi arte, txistua ezaguna zen, baina kalejiretarako eta dantzetarako soilik erabiltzen zenaren pertzepzioa zuen Martinek; orain, berriz, gauzak aldatu egin direla dio: «orain dela urte batzuetatik aurrera, eta nire ustez Jose Ignazio Ansorenak egindako lanari esker, txistuari ematen ari zaio instrumentu bezala merezi du­en lekua».