Ostegun arratsaldean bildu zen Goizuetako Festa Batzordea, eta «egungo egoera arretaz aztertu ondoren», erabaki zuen «Goizuetan orain arte ezagutu ditugun moduko festak ezingo direla egin».
Hala ere, Festa Batzordeak elkartzen segiko duela azaldu du, «momentuko aukerak baloratzeko». Zentzu horretan, «irudimenez eta arduraz jokatzeko garaia» dela azaldu du. «Segi dezagun elkar zaintzen, orain arte egin dugun bezala».