Aste honeta bertan San Joanak suspenditu dira Hernanin eta Goizuetako Festa Batzordeak, gaur egungo egoera aztertu ondoren, «orain arte ezagutu ditugun moduko festak» ezin izanen dituztela egin erabaki du. Festa Batzordeak elkartzen segiko du, «momentuko aukerak baloratzeko. Irudimenez eta arduraz jokatzeko garaia da eta orain arte bezala zaintzen» segitzeko deia egin dute.