Frontoia erabili dezakete federatu eta profesionalek, txanda eskatuta

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 17a, 00:00
Xalto eskolako frontoia zabaldu du Goizuetako Udalak, berriro.

Goizuetako eskolako frontoia erabilgarri izanen dute, baina bakarka aritzeko.

Xalto eskolako frontoia zabaldu du Goizuetako Udalak, eta dagoeneko aritu daitezke bertan, herriko pilotariak. Hori bai, kirolari federatuek edo profesionalek bakarrik izanen dute erabiltzeko aukera, eta bakarrik aritu beharko dute bertan.

Frontoia erabili nahi duenak, aldez aurretik eskatu beharko du txanda, Goizuetako udaletxera deituta: 948 51 40 06.

Egunean ordubete, gehienez

Kirolari bakoitzak, egunean ordubetez aritu ahal izanen du gehienez, eta frontoia erabiltzeko ordutegia ere jarri dute: goizez, 10:00ak eta 14:00ak bitartean egonen da zabalik; eta arratsaldez, berriz, 16:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igandeetan, goizetan irekita egongo da, baina arratsaldetan itxi eginen dute.

Bukatzean, garbitu eta desinfektatu

Beste baldintza bat ere jarri du Goizuetako Udalak, frontoia era­bili nahi dutenentzat: beraien txanda bu­katzean, frontoia gar­bitu eta desin­fektatu egin be­harko dute, hu­rrengo kirola­ria sartu aurre­tik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!