Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorreko ebazpen baten bitartez, baimena eman die ehiza lizentzia egunean duten nekazari eta abeltzainei euren ustiategietan izan daitezkeen untxi eta basurdeen gaineko kontrola egiteko.
Alarma egoerak irauten duen bitartean
Neurri horren helburua da espezie horiek, untxi eta basurdeak, laboreetan sor ditzaketen kalteak minimizatzea alarma-egoerak irauten duen bitartean; izan ere, egoera horren ondorioz, hura arautzen duen Errege Dekretuaren arabera, ezin da ohiko egoeretan bezala ehizatu.