Bizi dugun nahasmen eta egoera ez-ohiko honen aurrean, Goizutraileko antolakuntza taldeak, 2020ko lasterketa bertan behera uzteko erabakia hartu du. Egoera honek eskatzen dituen prebentzio neurriak hartu dituzte kontuan. «Goizutrail bertan behera gelditzen dela adierazi nahi diegu, izena emanda zuten korrilalariek, izena emateko asmoa zutenei eta lasterketa egunean laguntzaile gisa ariko ziren herritarrei».
Izena eman zutenei, dirua datozen egunetan itzuliko zaiela ere argitu du Goizutrail antolakuntza taldeak.
Hala ere, urrengo urtean egingo dutenaren esperantza dute, «2021ean itzuliko gara, gogotsu eta indartuta».