Koronabirusa

Tokiko produktuei irtenbidea emateko, baserrietatik etxeetara

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 9a, 00:00

Konfinamendu egoeran, tokiko produktuen salerosketa nabarmen aldatu da eta Goizuetako udala, baserritarrekin jarri da kontaktuan hau lantzeko.

Covid-19a dela eta, konfinamendu egoeran, tokiko produktuen salerosketa nabarmen aldatu da. Izan ere, baserritar txikien ekoizpenarentzat irtenbide nagusia salmenta zuzena izan ohi da, eta «egoera honek ez du batere laguntzen».

Hori dela eta, Goizuetako produktuei irtenbidea emateko asmoz, udala baserriekin jarri da kontaktuan eta bakoitzak eskaintzeko dituen produktuak biltzen dituen zerrenda osatu da. Honela, erosleek produktu bakoitza non eta zer preziotan aurki dezakeen jakingo du. Hortik aurrera, «eroslea eta saltzailearen artean adostu beharko dute non eta nola egin produktu-diru trukea». Beste ekoizleren batek bere produktuak sartu nahiko balitu, 608 695 791 telefonora deitzea besterik ez du. Azkenik, udalak dio, «inoiz baino garrantzitsuagoa dela bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzea, bertako ekoizle eta komertzio ttikiak zaintzea eta krisialdi honi aurre egiteko apustu handiena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!