INFORMAZIOA
Hator Koop. enpresa eta partikularrei aholkularitza zerbitzu orokorra eskaintzen dien gestoria da. Lan, zerga, kontabilitatea eta arlo juridikoan esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute Andre Kaleako 60. zenbakian dagoen aholkularitzako lan-taldea.
Mapfreko bulego delegatua ere badenez, aseguru eta inbertsio gaietan aholkularitza zerbitzua ere ematen dute.
HISTORIA
1984 urteaz geroztik martxan dagoen aholkularitza da Hator. Lan-taldean jarduten duten profesionalak dira, bezeroei pertsonala eta gertukoa den arreta eskainiz.