Herenegun hil zen, 75 urte zituela
Jaso diat anaia maitea, albiste triste mingotsa,
aldi berean barru-barrutikan bai astindu ere nere bihotza.
Iritsi zaikelako berdintasuna ezartzen duen heriotza,
egiten duena mundu hontako ibilbidea luze edo motza.
Uste gabeko eztabaidetan galdu genian urrea baino gehiago balio zuen hitza,
geroztik eta oraindaino bitartean bai ederki aldatu ere bizitza.
Orain fedean zeukat itxaropena denborak lasaituko duela gure harreman hotza,
eta berandu baino laixter aurkituko degula betirako pakezko egoitza.
Besarkada handi bat bihotzetikan. Agur eta egun handira arte.
Anaia
Hernanin, 2020ko abenduaren 31n