1 2 3 4 5 6 7

Eskela

Praxku Urruzola Loinaz

Gerra denboran hazia
Haitz arteko Elutxetan
Lana gogotik egiten
Ikasi zenuen umetan
Burua, bixta argia
Abila hitz jokoetan
Bizi hobearen alde
Borrokan ta ametsetan
Baserri landarezale
Sagar ardoa zainetan
Zure koxkorra eskutik
Izan dezu bide hontan
Gure bihotzetan beti
Ariko zara bertsotan

Zure bilobak

Urnietan, 2020ko maiatzaren 27an

Kronika - Eskelak

Eskelak arratsaldeko 15:00ak arte jasoko dira, astelehenetik ostiralera. Izen-abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala. Telefonoa: 943 33 08 99 edo 688 660 714.