Txondor taldeko sortzaile hintzen
Lana egiten yun errez
Txondorra altxatzen, txaola itten
gehientxunetan umorez
Gure hurrengo proiektun ere
eoteko asmotan berez
Oraindik asko falta da baino
esan nahi diagu aurrez
Txondor horixe pixtuko diu
'Motza haundian' omenez
GOIZUETAKO TXONDORGILEAK
Goizuetan, 2025eko azaroaren 9an