«Izan zinelako gara»
egi latz hau esatean,
ohartzen gara eredu
izan zarela denean.
100 urte umore onez
familia maitatzean.
Emakume leiala ta
amorratua lanean
Ama, amona Inaxi:
zaude gure bihotzean!
Orain itxaron gaitzazu
izar argitsuenean...
Beti hor egongo zara
zerura begiratzean.
ETXEKOAK
Astigarragan, 2026ko martxoaren 20an
Esker bereziak Astigarragako eguneko zentroko langileei