Erantzi.
Biluzik zaudenean, utzi arropak txukun-txukun
oinen eskubi edo ezker aldean.
Begiratu gora, lepoa behartu gabe.
Itxi begiak, hartu arnasa sakon,
eta murgil egin ikusi duzun heroi eta traidorerik gabeko
laino zuriek eguzkia estaltzen duten oskorri unetan.
Irentsi zaitzala ostarte horrek.
Itzuleran hitz egingo dugu.
ZUREKIN BIZITZA PARTEKATU DUGUNOK
Hernanin, 2024ko otsailaren 5ean