1 2 3 4 5

Eskela

Adela Peleato Piñol

Leridako baratzetik
etorri zinen gugana,
Bartzelonan maitemindu
eta Iñakirekin hona,
zure herria ahaztu gabe
Hernanin bizi eta lana,
seme baten ama eta
denean oso emana,

zalaparta gutxikoa
apala eta otzana,
barrenak lotzen dizkigu
zure hutsunearen zamak,
saminez eta tristuraz
bete beharreko lana,
oroimenean betiko,
agur gure katalana.

KOADRILAKO ZURE LAGUNAK

Hernanin, 2026ko ekainaren 23an

Kronika - Eskelak

Eskelak arratsaldeko 15:00ak arte jasoko dira, astelehenetik ostiralera. Izen-abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala. Telefonoa: 943 33 08 99 edo 688 660 714.