Ez dute eguraldia lagun izan Ereñotzun, San Antonio jaien azkeneko bi egunez gozatzeko; baina atzera egin gabe, eguraldi grixari kolorea eta umore ona jarri diote asteburuan. Atzokoan, esaterako, jende asko eta asko hurbildu zen Ereñotzura, esku pelota partiduez, sagardo dastaketaz eta bertso jaialdiaz gozatzeko.