Hegan hasi dituzte San Antonioak!

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 10a, 16:02

Sekulako giroarekin eman diete hasiera, gaur arratsaldean, Ereñotzuko jaiei. Auzotar asko elkartu dira frontoian, Txirrita eskolako haurren emanaldiarekin, eta martxa ederra jarri dute, batzuek txaloka eta besteek dantzan. Horri eutsiko diote gaurtik astelehenera, egitarau potoloarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!