«Iritsi da normaltasunera itzultzen hasteko momentua», Unai Erroitzenea Auzo Udaleko alkatearen esanetan. Horrela, Auzo Udaleko bulegoa irekitzen hasiko dira.
Oraingoz, astean bitan irekiko da: astearte eta ostegunetan, 09:00etatik 14:00ak arte. Gainontzeko egunetan, osasun krisia hasi zenetik egin den bezala, telefono eta posta elektroniko bidezko arreta emango da 16:00ak arte. Telefono zenbakia 943 55 10 00 da, eta posta elektroniko helbidea ereinotzu@ereinotzu.eus.
Bide batez, Auzo Udalak eskerrak eman nahi izan dizkie auzotarrei, «martxoaren 14az geroztik izandako portaeragatik».
Jai Batzordea, lanean
Asteburuan balkoiak apaintzeko dei egin die auzotarrei Jai Batzordeak. Festei begira, zerbait antolatzen ari da, eta laster emango du horren berri.