Olak auzo elkarteko Jai Batzordeak jakinarazi du «bizi dugun egoera dela-eta», ezin izango direla aurtengo San Antonioak beti bezala ospatu. Baina beste modu batean ospatzeko antolatzen ari dira.
Ideiak biltzen
«Ez ditugu beti ezagutu ditugun jaiak izango, plazan eta frontoian ez gara elkartuko, baina ez genuke nahi San Antonio eguna oharkapean pasatzerik», azaldu du.
Hori horrela, auzotar guztiei egin die deia, izan ditzaketen ideia eta proposamenak helarazteko, «beti ere, jende pilaketak saihestu behar direla kontuan izanik». Ideia horiek biltzeko, bi bide ireki dituzte. Batetik, auzo udaleko buzoian utzi daitezke proposamenak, eta bestetik, email bidez bidali daitezke, olakauzoelkartea@gmail.com helbidera idatzita.
Bilera bihar, telematikoki
Horrez gain, animatzen den guztiari irekitako bilera telematikoa antolatu da bihar, asteazkenerako. Bertan sartzeko, Jitsi plataforma erabili beharko da. Plataforma hori deskargatzen duenak 'ereñotzukultura' izenarekin egingo den bilerarekin egin beharko du bat.
Bilera hori, bihar, arratsaldeko 19:30etan hasita egingo da. Jasotako proposamenak aztertuko dira, besteak beste.