Koronabirusa

Erosketak, telefonoz eta WhatsApp bidez

Kronika - Erredakzioa 2020ko api. 4a, 00:00

Aurreko asteazkenetik erosketa-eskaerak telefono dei bitartez eta WhatsApp bitartez egiteko aukera dago Ereñotzuko dendan. Ohiko ordutegian denda zabalik egongo da erosketa bertan, zuzenean, egiteko. Erosketa-eskaerak egiteko telefono bidez (deiak nahiz WhatsApp bidez) 10:00-13:00 eta 17:00-19:00 bitartean egingo dira 943 33 32 20 eta 635 444 583 telefonoetan. Dendariak eskaera prestatutakoan, erosleari abisatuko dio dendatik pasa dadin jaso eta ordainketa gauzatzeko. Dendara gerturatzeko ezintasuna duten auzotarren kasuan erosketak etxera eramateko aukera egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!