Bertsotan: Xuban Uria

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 30a, 10:30

Xuban Uriak bertsoa bota du, berrogeialdia arintzen laguntzeko.

Martxan jarraitzen du Kronikako 'Koronabirusa etxetik' lehiaketak. Oraingoan, Xuban Uria gaztea animatu da, gainontzeko herritarrei berrogeialdia arintzeko bertsoa botatzera:

Ama lurra edertu 
Da azken astean 
Gelditu geralako
Gu denok etxean
Natura edertzen da 
Errespetatzean
Hauxe egin behar da
Aurrerantzean

 
Lehiaketarako proposamenak, whatsappez
Kronika bere webguneko Koronabirusa etxetik izeneko atalean ari da herritarrek bidalitako proposamenak biltzen. Berrogeialdiak iraun bitartean herritarrek egiten dituzten ekintzen berri edota herritarrek gainontzekoei proposatzen dizkieten ekintza eta erronken berri jasotzen ari da bertan, eta berrogeialdia bukatzean, gustukoenaren aldeko botoa eman ahal izango da.
Proposamenak whatsapp bidez bidali daitezke zenbaki honetara: 688 660 714. 
 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!