Koronabirusa

Bertan behera utzi ditu jarduera guztiak, Ereñotzuko Auzo Udalak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mar. 14a, 00:00

Bertan behera geratu zen, ostegunean egitekoa zen Auzo Batzarra ere.

Berak antolatutako zein bere eraikinetan egindako ekintzak utzi ditu bertan behera.

Koronabirusaren krisiaren aurrean, eta «administrazio ezberdinek hartu dituzten neurriak kontutan hartuta», Ereñotzuko Auzo Udalak erabaki du bertan behera uztea, «Auzo Udalak zuzenean antolatuta, edo berak antolatu ez arren, Auzo Udaleko eraikin ezberdinetan antolatzen diren jarduera ezberdinak».

Hala jakinarazi zuen ostegun arratsaldean, eta nabarmendu zuen, «kontrako erabakia hartu bitartean» iraungo du­ela neurri horrek.

Ostegunean bertan sartu zen indarrean erabakia, eta aurreneko eragina, egun horretarako deituta zegoen Auzo Batzarrak jaso zuen. Bertan behera geratu zen ezohiko batzar hori, auzoko futbol zelaian zer egin landu, aztertu eta erabakitzekoa zena. Eta ostegunean bertan, bertan behera geratu zen ludoteka ere.

Datozen egunetan, berriz, gainerako ekintza guztiak ere suspendituko dira, Auzo Udalak kontrakoa jakinarazi bitartean. Horrela, ez dira eskainiko gazte txokoa, yoga, bestelako ikastaroak, haur zaintza zerbitzua, Berriketan adinekoentzako egitasmoa, eta gainerako jarduera guztiak.

Hartutako neurria ulertzea eskatu diete, auzotarrei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!