Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko webserie bat da, TTAP aldizkari digitalak (ttap.eus webgunean eskuragarri) ekoiztua eta Kronikan ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta webseriea egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.
GORABEHERAK: Francisco Franco

Ttap aldizkari digitala 2020 eka 05 Urumea

Igogailu berezi samarra, hildakoak zerura ala infernura eramaten dituena. Haren arduran, Ramon, igogailuzain xelebrea. Gaurkoan, Francisco Franco sartuko da igogailuan. Gora ala behera? Kapitulu gehiago hemen eta Ttap aldizkari digitalean.

GORABEHERAK: Maurizia Aldeiturriaga

Ttap aldizkari digitala 2020 mai 22 Urumea

GORABEHERAK: Jon Idigoras

Ttap aldizkari digitala 2020 mai 08 Urumea